2019/12/05

IKASLEAK PROTAGONISTA IZAN DITU IKASJAIAREN LEHEN EDIZIO ARRAKASTATSUAK

Hilaren 4an IKASJAIAren lehen edizioa eraman genuen arrakasta osoz. Egunaren lehen ordutik azkenera ikasleak protagonista izan zituen jardunaldi berezi honek,

Azken ukituak, prestaketak, entseguak... dena martxan goizerako. Urduritasun puntu bat antzeman zitekeen ikasleengan, baina batez ere ilusioa eta motibazioa ziren nagusi, azken asteetako proiektuetan ikasitako guztia partekatzeko gogoz baitzeuden.
Familiak, ere, zer esanik ez, etxeko "txikiek" egindako lana ikusteko irrikaz joan ziren bertaratzen, gelaz gela, eskaileretan gora eta behera ezer ez galtzeko!
Irakasleak, bestalde, egindako lanaz ezin harroago, guzti honen atzean itzelezko lana baitago!

Hori dela eta, eskerrak eta zorionak ematea baino ez dugu:
IKASLEEI erakutsitako ardura eta motibazioagatik, baita ikasitako guztiagatik.
IRAKASLEEI beraien onena emanda, egindako lan izugarriagatik.
FAMILIEI Ikasjaian izandako parte hartze handiagatik.

iruzkinik ez: