2017/07/03

17-07-03 GARBIÑE, GAIZKA eta JON, ESKER MILA!


 Ikasturte amaierak une bereziak ekarri ohi dizkigu beti.

Lehenengo eta behin, Gaizka eta maisu Jon zoriondu nahi ditugu, gure artean 25 urte bete dituztelako! Bata zein bestea kirolari eta kirolzale amorratuak, bata zein bestea "denetarako" mutilak! Artxandapetar gisa beste 25 urte ere aise beteko dituzuelakoan, jaso ezazue gure esker ona! 

Beste alde batetik, aurrejubilatu berri zaigun andereño Garbiñe ere omendu nahi dugu lerro hauen bidez; ikasgelako lanaz gain, pastoral-arloan eta arte-hezkuntzan egindako ekarpenak biziki eskertuz! Hemen maitasunez eskaini genion kantu-goxoa:


iruzkinik ez: