Bihar inauteri-jaia dugu eta horren berri LH 6ko Ainhize eta Nereak eman digute; beraiek ibili dira ikastolan kazetari lanetan. Mila esker biei, hartutako lanagatik!
Mañana celebramos la fiesta de carnaval, Ainhize y Nerea (6ºEP) han hecho de reporteras.
¡Eskerrik asko a ambas, por la labor realizada!
HAUR HEZKUNTZAN
2 urteko gelak
Artxandape ikastolako 2 urteko
gelakoek, aurten inauteriak ospatu nahi dituztenez,nahi duten mozorroak hartu
eta HH-koekin batera DBH-ko antzerkia ikustera joango dira, eta gainera
dantzatu eta abestu egingo dute.
3 urteko gelak
Aurten inauteriak ospatzeko, HH
1.mailak indioz mozorrotuko dira eta DBH-koek antzerki bat egin dutenez haiek
ikustera joango dira. Gainera, abestu eta dantzatu egingo dute txikitxoek.
4 urteko gelak
HH 2.maila ez da asko aldatzen,
sorginez eta aztiz mozorroturik aurkituko ditugu. DBH-koen antzerkia ikustera joango dira
eta dantzatu eta abestu egingo dute.
5 urteko gelak
3.mailakoek gauza berbera egingo dute
(antzerkia ikusi, dantzatu eta abestu) baina, hauek berriz, piratez joango dira
mozorratuta.
LEHEN HEZKUNTZAN
LH-koak, eguraldi ona egiten
badu... PLAZA BERRIRA JOANGO DIRA!! Hantxe txokolatada edango dute eta
hainbat jolas egongo dira.
Txikienek (LH 1-2), txokolatada eta festa ikastolan bertan egingo dute, ez baitira kalejirara joaten.
Aurtengo mozorro gaiak hauek
dira:
LH 1. mailakoak: Lehen gizakiak
LH 2. mailakoak: Arrantzaleak-itsasgizonak
LH 3. mailakoak: Txinatarrak
LH 4. mailakoak: Arabiarrak
LH 5. mailakoak: Euskal Inauteriak
LH 6. mailakoak: Erdi Aroa
BIGARREN HEZKUNTZAN
Aurten DBH-koek antzerki bat
prestatu dute, eta HH-koei aurkeztuko diete. Gero, kalera irtengo dira
txokolatea hartzera. Gainera, argazki lehiaketa bat egin dute. Ez dakigu zerez mozorraturik
etorriko diren: sopresaaaaa!, bakoitzak nahi duen mozorroa ekarriko duelako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina