2010/11/20

SANTA ZEZILIA

Azken urteotako ohiturari jarraituz, Santa Zezilia ospatzeko asmoz kontzertutxo pare bat antolatu genituen. Hori dela-eta, ostiral arratsaldean elizan bildu ginen.
Lehen saioan LH 4, 5 eta 6. mailako musikari txikiak entzun ahal izan genituen. Bigarrenean, aldiz, DBHko ikasle gazteen musika-zaletasunaz gozatu genuen; piano, gitarra, biolin, biolontxelo, eskusoinu, trikitixa, zehar-txirula, klarinete, saxofoi eta oboearen soinuekin alaitu gintuztelarik. Ausartenak kantuan aritzeko gai ere izan ziren!
Bestalde, ikusleen artean adin ezberdinetako ikasleak izan ziren, 5 urtetik hasita DBH 4. mailara arte. Hauek ere, bere jakinduria eta zaletasuna argi utzi zuten, benetako adituen gisa, kontzertuak isiltasunean entzunez eta ikaskideak biziki txalokatu eta animatuz.


ZORIONAK GURE MUSIKARI TXIKI ETA GAZTEEI ETA ESKER MILA; BERAIEN TALENTU ETA AHALEGIN GABE HAU GUZTIA EZ BAITLITZAKE POSIBLE IZANGO!
OHARRA: galerian argazkiak ikusgai. Irudian klikatu bertara zuzenean jotzeko!


iruzkinik ez: