Aurten ere, gure belenista profesionalak diren Pili eta Garbiñe andereñoek zur eta lur utzi gaituzte. Honako honetan, Beñat Barandikaren eta Goizane Laisekaren laguntza izan dute eta euskal jaiotza batekin girotu dute ikastola.
Oraindik ez duzula ikusi? Hurbil zaitez ikastolara eta ez ezazu aukera gal! Hona aurrerapena:
2012/12/18
2012/12/15
ANTZERKIRAKO SARRERAK (abenduaren 18rako)
"MOMENTU RIDICCOLI" EUSKAL ANTZEZLANA,
"EN LA LONA" konpainiaren eskutik
Zurbaranbarri Eskolan
abenduaren 18an (asteartea) 19:30etan
https://www.facebook.com/ArtxandapeIkastola
2012/12/14
BIDELAGUN GABON-POSTAL LEHIAKETA
Julene
Hermosillak (LH 5) eta Ander López Iruretagoienak (DBH 3) egindako gabon-postalak
sarituak izan dira Bidelagunek
antolatutako lehiaketan. Bidelagun
Euskadiko Elizbarrutiko zentroen Guraso Elkarteen Federazioa da. Ikasturte honetan,
ikastolako neska-mutilek lehenengoz parte hartu dute, euren irudimena askatuz
eta primerako irudiak aurkeztuz. Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako
ikasleak ibili dira jo ta ke postalak eginez. Hori dela-eta, eskerrik eta
zorionik beroenak guzti-guztiei, baita ere hauek animatzeko lanean jardun diren
irakasleei.
Sari banaketa
Abenduaren 18an
Familia Santuaren elizaren eta Artxandape ikastolaren artean dagoen aretoan
izango da sari banaketa, arratsaldeko 7etan.
OLENTZEROREN JAIA KAFE ANTZOKIAN, SARREREN ZOZKETA
SARREREN ZOZKETA!
1 Oraindik ArtxandapeIkastola Facebookaren
lagun ez bazara... harpidetu! Atsegin dut aukeran klikatuz.
2 Lehiaketari
dagokion albistean NOREKIN eta ZERGATIK joan nahi duzun iruzkin baten
bidez adierazi. Zorte on!
2012/12/11
ANTZERKIRAKO SARRERAK DITUGU!
"BOLI BILI BOLI" EUSKAL ANTZEZLANA
Castaños Udaltegian (Castaños kalea 11)
abenduaren 14an (ostirala) 19:30etan
Haur-poesian ospe handiko idazlea den Juan Kruz Igerabideren testuetan oinarrituta dago antzezlana. Igerabide umorearengatik eta Haiku bezalako formatu laburreko obrengatik da ezaguna. Haikua egitura oso errazeko poema laburra da, eta natura edota urtaroak bezalako gaiak lantzen dira.
Horrela beraz, bere poematxo polit eta ipuin laburretatik abiatuko gara, bertsoak, marrazkiak, abestiak eta paperezko objektuekin egindako ikuskizuna sortzeko.

ELUR MALUTAK ABESTIA
ELUR MALUTAK
Badatoz beltzak, badatoz zuriak elkarrekin eskutik lotuta.
Badatoz umeak ametsez beteak, zaharren bihotzetan oroitzapenak.
Elur malutak zerutik, izar bat dir-dir zeruan,
Belenen munduko argia jaio da Gabon Gauean. (bir.)
Badatoz gaixoak, badatoz txiroak, sufritzen dutenentzat bakea eskatuz.
Behartsu guztiak zorionez beteak, elkarri begira maiteminduak.
Elur malutak zerutik,... (bir.).
Badatoz jakintsuak, jende xumea, baserritarrak, bertsotan dabiltzanak.
Kantari datoz musikazaleak pailazoak dantzan, barrea eraginez.
Elur malutak zerutik,... (bir.).
2012/11/26
EXPONATUR AZOKARAKO SARRERAK
ADI: SARRERAK BANATUKO DITUGU!
ASTEBURU HONETAN EXPONATUR AZOKA: azaroaren 30etik
abenduaren 2ra, Barakaldoko BEC-eko 2. pabilioian!
Bina sarrera lortu nahi dituzula?
Ikastolako Facebookan eskura ditzakezu!
(https://www.facebook.com/ArtxandapeIkastola)
Idatz iezaguzu ekintza honetatik zer duzun gogokoen, zerk erakartzen zaituen: hitzaldiak, material salmenta, erakusketak...
Iruzkina idazten duzuen guztiok bina sarrera izango dituzue ikastolan (ostegunetik aurrera).
Informazio gehiago:

2012/11/25
SANTA ZEZILIA 2012
Azaroaren 22an izandako bi kontzertuen bideoak hemen dituzue ikusgai!
LH
DBH
Beste alde batetik, egun honen inguruko hiru argazki album ere aurki ditzakezue gure argazki galerian: http://www.artxandape.net/index.php/eu/argazki-galeria
LH
DBH
Beste alde batetik, egun honen inguruko hiru argazki album ere aurki ditzakezue gure argazki galerian: http://www.artxandape.net/index.php/eu/argazki-galeria
2012/11/18
EUSKARAREN INTERPRETAZIO ZENTROAN
Sarean nabigatzen albiste honekin topo egin dugu:
Azkue Fundazioaren Egunkaritik hartuta! Mila esker beraiei!!!
Euskararen Interpretazio Zentroa bisitatzera etorri dira lau talde guztira. Gustura egon dira gure artean euskararen inguruko eduki gehiago ikasten eta komiki digitalen tailerra burutzen.
Azpimarratu behar dugu gainera, ohikoa den baino gazteagoak zirela ikasleak; guztiak Lehen Hezkuntzako 5. mailakoak ziren eta oso ondo portatu dira, jarrera ezin hobea aurkeztuz.
Komiki digitalen tailerra ere burutu zuten lau taldeek. Guztiontzako aukeratu genuen gaia Euskara interneten da. Internetek ematen dituen aukerak euskaraz ere aritzeko aztertu genituen.
Eskerrik asko bisitan etortzeagatik eta hain jarrera ona izateagatik neska-mutilok!
Hemen albistea, argazki eta guzti!
http://www.azkuefundazioarenegunkaria.org/artxandape-ikastola-euskararen-etxean-bisitan/
Azkue Fundazioaren Egunkaritik hartuta! Mila esker beraiei!!!
Artxandape ikastola Euskararen Etxean bisitan
Euskararen Interpretazio Zentroa, Lehiaketak eta zozketak2012(e)ko Azaroak 15
Aste osoan zehar Artxandape ikastolako hainbat talde etorri zaizkigu bisitan Euskararen Etxera.Euskararen Interpretazio Zentroa bisitatzera etorri dira lau talde guztira. Gustura egon dira gure artean euskararen inguruko eduki gehiago ikasten eta komiki digitalen tailerra burutzen.
Azpimarratu behar dugu gainera, ohikoa den baino gazteagoak zirela ikasleak; guztiak Lehen Hezkuntzako 5. mailakoak ziren eta oso ondo portatu dira, jarrera ezin hobea aurkeztuz.
Komiki digitalen tailerra ere burutu zuten lau taldeek. Guztiontzako aukeratu genuen gaia Euskara interneten da. Internetek ematen dituen aukerak euskaraz ere aritzeko aztertu genituen.
Eskerrik asko bisitan etortzeagatik eta hain jarrera ona izateagatik neska-mutilok!
Hemen albistea, argazki eta guzti!
http://www.azkuefundazioarenegunkaria.org/artxandape-ikastola-euskararen-etxean-bisitan/
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)