2010/03/25

MARTXOA

Martxoan ikastolan izandako ekintza ezberdinetan ateratako argazkiekin eguneratu dugu gure galeria.

Hilaren 11an ITXAROPENA EZ DAGO KRISIAN lelotzat duen kanpaina aurrera eramateko aukera izan genuen.

Honetan misiolariak izan genituen bisitan ikastolan, ikasleei beraien esperientzia aberasgarriak azalduz eta elkartasuna edota elkar-bizitza bezalako baloreak sustatuz.


Astebete beranduago, egun, telebista-gizon ospetsu bilakatu den FERNANDO ROMAY saskibaloi jokalari ohia izan genuen. Honek, bere ibilbidea azaltzeaz gain, saskibaloia bezalako kirolak pertsonaren garapenean eta giza-baloreen barneratzean duen paperaz mintzatu zitzaigun. Bere izaera xelebre eta umoretsuak ikusleon algarak sortarazi zituen etengabe. Amaieran, guztien nahia asetu guran, sinatu eta sinatu aritu zen.



Honetaz gain, DBHko ikasleek Gorputz Hezkuntza saioetan PATINATZEAren nondik norakoak ikasten eta sendotzen ibili izan dira. Honen erakusgai bildutako argazki sortak.


Azkenik, hona hemen azken egunotan egunkari batean argitaratutako gure ikastolako bi saskibaloi talderen argazkiak.